Azaroaren azken egunean bisitari bat izan
genuen gelan, Aitzpea, Iraitzen ama.
Hortzak ondo garbitzen
erakusteko asmoz etorri zen gure artera.
Horretarako lehendabizi Kirby txinpanzearen
bideoa ikusi genuen. Ondoren bakoitzari
hortz eskuila eta xaboi bana eman zizkigun eta hor hasi zen azalpenaren alde
praktikoa. Denok hortzak garbitu genituen.
Eta azkenik more koloreko pilula magiko bana eman zigun. Hori txupatu
ondoren gure ahoa kolore
desberdinez margotuta geratu zen.
Zenbat eta
hobeto garbitu hortzak orduan eta kolore
argiagoak!
Zenbat eta okerrago garbitu
hortzak orduan eta kolore ilunagoak!
Aitzpeak banaka-banaka begiratu
zituen gure ahoak aholku interesgarriak
emanaz.
Saio interesgarria izan zen
benetan.
Eskerrik asko , Aitzpea, zure ekarpenegatik .
Mila- mila musu Iraitz eta bere
gelakide guztien partetik!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina